martes, 13 de marzo de 2012

MIAMI ♥

Miami-n dagoen ondartzarik onena, eta ospetsuena, Miami Beach da, area txuria da eta tenperatura oso altuak egon ohi dira urte osoan zehar. Miami Beach-eko lekurik bisitatuena South Beach da.
Hara joaten bazara, krema asko bota!



Han, portu bat dago, eta portu horretan badaude pertsona famatuen etxe arrigarriak ikustera eramaten zaituzten  itsasontzi asko. Gainera, portu horretan badaude dendak, restauranteak..etb, eta han egun oso bat pasatzeko turismoa badago.



Egun osoa Miami bisitatu ondoren, Hotel batean gelditu eta urrengo egunean turismoarekin jarraitzea gomendatzen dut, oso polita baita, batez ere gauez.




ERROMA ♥

Erroma Italiako hiriburua da, artez beteriko hiri bat.
Bisitatzeko denbora oberenak apiriletik ekainera eta irailetik urrira dira, batez besteko tenperatura 16 gradu zentigradukoa izanda.

Bisitatzeko leku garrantzitsua koliseoa da, han erromatarrek gladiadoreen arteko borrokak ikusten zituzten.



Gero, Italiako janaria frogatu behar da, pizzeria batean adibidez.




Erromako hotel batzuk hauek dira:


Starhotels Metropole  
Donna Camilla Savelli  
Hotel Isa  
Hotel Delle Nazioni  






Kontutan hartu behar den gauza bat prezioak dira, kapitala denez, hotelak garestiak dira, hori bai, pena merezitzen du



jueves, 8 de marzo de 2012

PARIS ♥



Paris, munduko lekurik bisitatuena da. Bertan, sentsazio berriak izango dituzu. 

Hara joateko hilabeterik onena, maiatza da, hilabete horretan muguetsak saltzen dituzte, lore bitxi batzuk.
Parisen pentsatzen dugunean, Eiffel dorrearekin erlazionatzen dugu, Pariseko eraikinik ospetsuena, gauean ikustea izugarria da argiak piztutak daudelako.
Beste monumentu garrantsitsu bat garaipenaren arkua da, Napoleonek eraikitzea erabaki zuen 1805. urtean Austerlitzeko guduan garaipena lortu zuenean.



Hona hemen Pariseko hotel batzuk:

Fraser Suites Le Claridge Champs-Elysées 
Novotel Paris Les Halles 
Hôtel Bedford 
Balmoral 


Gauza guztiak ez dira onak, adibidez, prezioak, Paris hiri garestia da eta baita, eguraldia, ekainean eta abuztuan ez ezik, euritakoa eraman.